Badok 13k irabazi du beteranoen arraun denboraldiko aurreneko estropada

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 6a, 11:04

Orioko taldea, banderarekin larunbatean Bilbon. (Utzitakoa)

Larunbatean Bilbon jokatu zuten Ecoembres V. Bandera, eta Orioko taldea izan zen nagusi. Bigarren estropada ere Bizkaian jokatuko dute, Santurtzin, datorren larunbatean.

Beteranoek hasi dute arraun denboraldia. Larunbatean Bilbon jokatu zen Ecoembres V. Bandera, eta horixe izan da aurreneko estropada puntuagarria taldeentzat. Orioko Badok 13 ari dira liga horretan lehian, eta ezin hobeto hasi du denboraldia, berak irabazi baitzuen estropada, 12:07:80 denbora eginda.

Zumaia izan zen bigarren, 5,41 segundora helmugaratuta, eta Santurtzik egin zuen hirugarren, 11,65 segundora.

Ligako bigarren jardunaldia ere Bizkaia aldean izango dute arraunlariek. Hilaren 11n izango da, larunbatarekin, 17:00etan, Santurtzin.