Eguraldi onarekin gozatu dute Gorbeiako parajeez Talai Mendikoek

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 29a, 10:09

Talai Mendikoak, joan den asteburuan, Gorbeian. (Talai Mendi elkartea)

Ia hogeita hamar lagun animatu dira astebruan 100 urte, 100 tontor egitasmoaren barruko ibilaldian parte hartzera.

Talai Mendikoek egunpasa polita egin dute joan den asteburuan. Gorbeian izan dira, egun osoko txangoan, eta ia hogeita hamar lagun ibili dira mendian, eguraldia ona lagun. Gainera, 100 urte, 100 tontor egitasmoaren barruko txangoa izan da, eta bertan parte hartu nahi izan dute oriotarrek ere.

75 urte bete ditu aurten Orioko mendi elkarteak, eta ospakizunak urte osoan zehar egingo dituzte. Hurrengo hitzordu garrantzitsa hilaren 18koa izango da, Talai Mendi Trail mendi lasterketa egingo dutelako, 17:00etan hasita. Eta bi egun geroago, maiatzaren 20an, hasiko da Kukuarri Astea. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!