'Arratsalde honetan' txaranga zirkuitua antolatu dute datozen lau larunbatetarako

Andrea Zipitria 2024ko api. 13a, 10:00

Orioko txaranga.

Gaurtik hasita, Orioko Udalak txaranga zirkuitua antolatu du datozen lau larunbatetan. Arratsalde honetan izenburupean, Lezotik iritsitako Quitadelpare txaranga iritsiko da gaur arratsaldean Oriora. 18:30etik 20:30era girotuko dute herria.

Larunbat arratsaldeak girotzeko asmotan, txaranga zirkuitua antolatu du Orioko Udalak. Guztira lau txaranga etorriko dira herrira, gaurtik hasita.

Arratsalde honetan izenburupean, 18:30etik 20:30era, bi orduz ibiliko dira txarangak kalez kale. Hau izango da ibilbidea kasu guztietan: Abeslari kaletik irtengo dira, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute.

Hona hemen egutegia egutegia:

  • Apirilak 13: Quitadelpare txaranga (Lezo)
  • Apirilak 20: Jainekin txaranga (Tolosa)
  • Apirilak 27: Gazte txaranga (Iruñea)
  • Maiatzak 4: Orioko txaranga