STEAM Euskadi zigilua lortu dugu

Gure eskolako Zaraguetako Baratza Proiektua ekimenak zigilua eskuratu du aste honetan.

STEAM siglek ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika adierazten dute, eta zigilu hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean emandako bereizgarria da, hezkuntza ekimen baten STEAM izaera kalifikatzen duena.

Gure eskolako Zaraguetako Baratza Proiektua ekimenak zigilua lortu du. Zigilu horrek ikasleen gaitasunak hobetzen edo gai horietan bokazio eta nahi profesionak pizten dituzten STEAM hezkuntza ekimenak aitortzen ditu. Lanean jarraitzeko albiste ederra.