Hainbat oriotar eta aiar harri-jasotzailek hartuko dute parte bihar estreinatuko den 'Harri Herri' programan

Aroa Sanchez harria jastzen.

Bihar estreinatuko da Harri Herri herri kirol programaren bigarren edizioa. Harri-jasotzea oinarri duen txapelketa astelehen gauetan ETB1en eskainiko da 22:30etik aurrera.

Harri-jasotzea oinarri duen Harri Herri programa bihar estreinatuko da ETB1en, 22:30etik aurrera. Bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta 32 harri-jasotzailek hartuko dute parte, 16 gizonezkok eta 16 emakumezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira. Talde bakoitzak kapitain bana izango duelarik. 

Bada, hainbat partaide oriotar eta aiar izango ditu programak. Aimar Galarragak, Aroa Sanchezek eta Andoni Iruretagoienak Izeta VI neurtuko dituzte indarrak. Joseba Ostolaza eta Joxerramon Iruretagoiena Izeta II, berriz, talde banaren buru ibiliko dira.