Bertan behera gelditu da familiako komunikazioari buruzko tailerra

Andrea Zipitria 2024ko api. 18a, 16:00

Udalak azaldu duenez, inork ez du izenik eman. Hori dela eta, bertan behera geratu da bihar izatekoa zen Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen hitzaldia.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba Gazteak programaren bidez, Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen hitzaldia zen izatekoa ostiral honetan, Aian, baina, udalak iragarri duenez, ez du inork izenik eman. Hori horrela, bertan behera utzi dute hitzordua.