Aiako EAJa batzoki berria inauguratuko du bihar

Andrea Zipitria 2024ko api. 12a, 16:00

Batzoki berria inauguratzeaz gain, mitina emango dute Teo Zuloagak, EAJko Aiako ordezkariak, eta Joseba Egibarrek, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak.

Eusko Alderdi Jeltzaleak bihar, 12:00etan, inauguratuko du Aiako batzoki berria azken hilabeteetan obretan jardun ondoren. Gozategi enparantzako 11. zenbakia du kokaleku berria, herriko plazaren bueltan, lehen harategia zegoen lokala, hain zuzen ere. 

Batzokiaren irekieraz gain, zita baliatuko dute mitina egiteko. Teo Zuloagak, EAJko Aiako ordezkariak, eta Joseba Egiberrek, Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak hartuko dute hitza.